2010/03/31

EGUZKI SISTEMA

Azken egun hauetan inguruan dugun mundu zabala ezagutzen ari gara, EGUZKI SISTEMA. Bertan dauden planetak, eguzkia, ilargia ta izarrak!!!, hain da misteriotsua hor goian dugun zerua…, haurrek ere zer dagoen jakin behar dutela. Ezin dira gauza harrigarri horiek ezagutu gabe geratu.
Badirudi horren txikiak izanik ezin dutela ulertu gaia honek izan ditzazkeen hainbat eta hainbat kontzeptu baina, azalpen erraz, sinple eta hurbilen bidez, erraz ulertzen dituzte oinarrizko gauzak.

Planetak ezagutzeko, bideoak ikustea besterik ez dago; bideoak, ipuinak, liburuak…; haurrei ikaragarri gustatzen zaie, gustura ibiltzen dira liburuak ikusten, euren ikerketatxoak egiten… . Duten jakinmina ikaragarria da eta horretaz baliatzen gara.
Horregatik gelan, ikusentzunezko material ezberdinak ikusiz, eguzki sistema osatzen duten planetak ezagutu ditugu eguzkiarekiko hurbiltasunaren araberako ordena erabiliz.

Honi buruzko gauzak ikasi ditugunean gure eguzki sistema propioa sortu dugu gelan. Horretarako lehenik, bakoitza nolakoa den aztertu dugu: tamaina, kolorea, ezaugarriak eta ondoren lanera….: Hasteko, ogi orea egin dugu ( ura gatza eta irina nahastuz), gero kartulina beltz bat hartu eta ore pixka bat hartuz ertz batean eguzkia litzatekeena egin dugu (orea kartulinan aplastatu eta itsasiz) eta gero, ore zati txikiagoak hartu, bolatxoak egin eta eguzkiaren segidan jarri ditugu bata bestearen atzetik, planetak irudikatuz:





Noski planeta bakoitzari tamaina ezberdin bat eman diogu eta ez dugu ilargia ahaztu. Bukatzeko eta planetak sakonago ezagutu ditugunez, kolorea eman diogu, bakoitzari berea eta honela geratu zaigu: