2010/04/17

EUSKARARI MINIK EZ!!

Inguru publiko askotan euskarari egiten zaion kaltea begibistakoa da. Karteletara begiratzea besterik ez dago gure hizkuntzak jasaten duen aldaketa ikusteko. Letrak aldatu, esaldien ordena aldatu..., zentzguabekeriz jota daude euskaraz idatzitako hainbat eta hainbat mezu. Ulertuko ahal ditu norbaitek?, hori da horietakoren bat irakurtzen dudanean burura heltzen zaidan lehen galdera. Nire hizkuntza ahal da? ezen ez dut oso ondo ulertzen. Gauza hauek ikusita, ez nau harritzen atzerritar batzuek, espainiar batzuek (nire kasuan), oporraldi batean euren artean hizketan zeudela entzundako: Euskarak ez du elkarren artean komunikatzeko balio, ez du horrenbesterako zabalera. Noski! euskarazko kartelak irakurtzea eta ez ulertzea! zein lurraldetan ikusi da hori?
Pasaden astean izan zen horietako kartel bat ikusi nuen azken aldia, Nafarroako ospitalera joan nintzen proba batzuk egitera eta proba egin behar ninduten gelaxkaren atean zera jartzen zuen: "erizain buruaren"; norbaitek ulertzen ahal du?, Ni euskalduna izanik eta hortaz, euskaraz baliatzeko gaitasuna dudan aldetik, kartel ziztrin horiek zer dioten ulertzeko, gazteleraz idatzia dagoen mezura jo behar izaten dut, mezutxo horiek deszifratu ahal izateko, eta hori ez da bidezkoa. Nik nire hizkuntza daukat eta nire hizkuntzan ulertu nahi ditut gauzak. Zer esan nahi zuen kartela hark? bada gazteleraz idatzia zegoena jarriko dizuet:
JEFA UNIDAD
___________
ENFERMERIA
Atera kontuak!!
Jakina denez, Iruñea zonalde mixtoan dago, hortaz, bertako mezuak, leku publikoan badaude behintzat, 2 hizkuntzetan ageri behar dira, baina biak maila berdinean, bietako bat gutxietsi gabe. Egun, bada itzulpengintzan dabilen jendea eta baita erakundeak ere, beraz, edozer idatzi aurretik eta are gehiago, mezua publikatu aurretik gogetak egitea ez daude soberan, hanka sartze handi horiek ekiditu ahal izateko behinik!. Ea aurrerantzean itzulpen hobeak egiten hasten garen Nafarroan baden beste hizkuntzari aukerak kendu gabe.
Eman euskarari, euskararena dena, min gehiagorik ez, mesedez!!

2010/04/11

KORRO KANTAK I

Zenbat disfrutatzen duten haurrek korroan dantza eta kanta egiten dugunean. Euren atentzioa deitzeko eta taldean parte hartzeko aukera paregabea aurkitzen dugu errekurtso hauen bidez. Beraien arteko sozializazioa eta laguntasuna bultzatzeaz aparte, kalean, etxean, patio orduan, gurasoekin, anai- arrebekin, lagunekin... jolasteko errekurtsoak ikasten dituzte praktikan jartzeko. Horregatik, korroan landu daitezkeen kanta batzuk hauek dira:

TXIMINOA

Tximino bat, bere lagunekin dantzan,
jolastu nahi du, begira zazu
(eskutik helduta korroan dantzan)

Itzul... (haurrek buelta bat eman behar dute)

Tximino bat, bere lagunekin dantzan
jolastu nahi du, begira zazu

Jarri... (haurrak lurrean eseri behar dira)

Tximino bat, bere lagunekin dantzan,
jolastu nahi du, begira zazu

etzan... (haurrak lurrean etzan behar dira)


HAIZEA

Haizea, haizea
txistuka ari da,
haizea, haizea
gaur zirimolaka;

dantza!, dantza!
jiraka, biraka
dantza!, dantza!
ta beste bat hauta

(bikoteka jarrita, eskuekin kantak esaten duena adieraziko dute, gero, beste bat hauta esatean, bikotez aldatu behar dira)