2010/02/12

SAKANAKO IHAUTERI PERTSONAIAK


Sakanako ihauterietan pertsonai dexente aurkitu ditzazkegu, Horregatik, ihauteriak aprobetxatuz, horren ezagunak ez diren batzuei buruz pixka bat gehiago ikasten aritu gara. Gainera, beste zonalde batzuetan bezala, hauetako batzuei abesti edo kanta batzuk abesten zaizkie. Hauek dira guk gelan ikasi ditugunak:

MAMUXARROA (unanu)
Mamu xarro
Xirri xarro
...

Unanu herrian agertzen den pertsonaia da, eta bi motatakoak ateratzen dira: mamuxarroak kriskitinekin eta mamuxarro mutuak. Biak berdin jazten dira: txuriz, faja bat gerri aldean, 2 ohial tira sorbaldetatik, katola aurpegian (maskara marroi bat) eta makila eskuetan. Herritik jendea harrapatzen doaz eta hanketan jo harrapatzen duten edonori. Bien artean dagoen ezberdintasuna da, lehenengoek gerritik eta baita orkatilean kriskitin batzuk dituztela, hotsa ateratzen dutena; honek avistasen dizu nondik dabiltzan. Mutuak aldiz, ez daramate inolako kriskitinik, beraz ez dute hotsarik ateratzen eta honek zaildu egiten du non dauden jakitea.eta hortaz, horietaz eskapatzea zailagoa egiten da, gutxien espero duzun momentuan agertzen direlako. Ez pentsa, askotan beldurra pasatzen da, ezen harrapatzen bazaituzte…

ZATAMARROA (lakuntza)/ TXATARRA (Etxarri- Aranatz)

Lakuntzan: Zatamarro begi gorri urtean behin etorri!!
Etxarrin: Txatarra begi gorri urtien behin etorri!!


Lakuntza eta Etxarri Aranatzen ateratzen diren pertsonaiak dira. Izen ezberdina daramaten arren janzkeraz berdinak dira: zaku bat gorputzean, aurpegia zapi zuri batez estalia eta buru gainean, lastozko txapel bat koloretako zinta zati ezberdinez apaindua. Makila eskuetan, herriko haurrei jarraika dabiltza.

2010/02/10

IHAUTERIAK ESKOLAN

Iritsi dira ihauteriak eskolara, horregatik bizi bizi pasatzen ari gara egun hauek gelan. Gauza pilo egiten ari gara, guztiak jai giroan: mozorroak, antzerkiak... eta gainera ihauterietako pertsonaiak ezagutzen ari gara, gehien bat Sakanako personaiak ezagutzen gabiltza: nolakoak diren, zer egiten duten, abesttiak...
Ihauteriek aukera galanta eskaintzen digute haurren artista trebetasuna erakusteko. Imaginazio galanta dute eta baita apainketarako gustoa ere. Benetan gustora egiten dituzte plastika jarduerak, horregatik pertsonai eta mozorro ezberdinei buruz ikasitakoa plasmatzeko, plastika jarduera bat burutu dugu.
Haur bakoitzak gustuko pertsonai edo mozorro bat hartu eta paperean sortu dute nahi izan duten materiala erabiliz. Materialek izugarrizko jokoa ematen dute, buruari pixka bat eraginda, modu pila batez erabiliak izan daitezkeelako. Haurrei aukera guzti horiek erakutsi behar zaie, euren adierazpena geroz eta aberatsagoa izan dadin.
Hau kontuan hartuta, gelan egin dugun lana honakoa izan da:
- lehenik, pertsonaia marraztu
- gero pertsonaiak dituen xehetasunak gehitu
- Material ezberdina erabiliz, apaindu
- azkenik, markoa egin estampazio teknika erabiliz.

Hauxe izan da emaitza: