2010/04/11

KORRO KANTAK I

Zenbat disfrutatzen duten haurrek korroan dantza eta kanta egiten dugunean. Euren atentzioa deitzeko eta taldean parte hartzeko aukera paregabea aurkitzen dugu errekurtso hauen bidez. Beraien arteko sozializazioa eta laguntasuna bultzatzeaz aparte, kalean, etxean, patio orduan, gurasoekin, anai- arrebekin, lagunekin... jolasteko errekurtsoak ikasten dituzte praktikan jartzeko. Horregatik, korroan landu daitezkeen kanta batzuk hauek dira:

TXIMINOA

Tximino bat, bere lagunekin dantzan,
jolastu nahi du, begira zazu
(eskutik helduta korroan dantzan)

Itzul... (haurrek buelta bat eman behar dute)

Tximino bat, bere lagunekin dantzan
jolastu nahi du, begira zazu

Jarri... (haurrak lurrean eseri behar dira)

Tximino bat, bere lagunekin dantzan,
jolastu nahi du, begira zazu

etzan... (haurrak lurrean etzan behar dira)


HAIZEA

Haizea, haizea
txistuka ari da,
haizea, haizea
gaur zirimolaka;

dantza!, dantza!
jiraka, biraka
dantza!, dantza!
ta beste bat hauta

(bikoteka jarrita, eskuekin kantak esaten duena adieraziko dute, gero, beste bat hauta esatean, bikotez aldatu behar dira)

No hay comentarios:

Publicar un comentario